Izenburua: Sagu bat nire katiluan!
Idazlea: Yolanda Larreategui Duralde
Ilustratzailea: Irrimarra (Karmele Gorroņo)
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Bilduma: Matxinsalto, 63
Orri kopurua: 80
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Umorezko narrazioa da eta egunerokotasuneko istorio batetik abiaturik abenturaz beteriko egun bat agertzen zaigu, tonu alaian kontatuta.
Malik-en urtebetetze eguna da. Esnatu eta, ohiko modura, aitak prest utzi dion gosaria berotzera zihoanean, sagu bat topatu du bere katiluan. Harriturik, sagua nondik atera den jakin ezinik, saguarekin berriketan hasten da. Animaliatxoak kontatzen dio Ingalaterrako erreginaren jauregian bizi dela, gazta dastatzailea dela eta ustekabean agertu dela bere katiluan. Hortik aurrera, eguna amaitzen den arte, bi protagonisten arteko gertakariak azaltzen zaizkigu: ikastetxean bizitako abenturak eta beste hainbat kontu, sagua berriz ere Ingalaterrako jauregira itzultzen den arte.
Ilustrazioetan gertakari garrantzitsuenak irudikatzen dira, eta letrekin esandakoa berresatera mugatzen dira. Testuarekin bat datozen ilustrazioak dira eta kolore biziak erabiltzen dira.
Imanol Merceroren kritika Berrian