Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Puta gorda

Idazlea: Yolanda Larreategui Duralde

Ilustratzailea: Helena Azkarragaurizar

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2023


Laburpena:

“Puta gorda” izen bereko protagonista duen album ilustratua da. Liburu osoan zehar ez da haren benetako izena agertzen; “Puta gorda” (ez)izena bertzerik ez, horrela deitzen baitute ingurukoek. Bukaera gordinak argi uzten digu bere buruari idatzitako gutun luzea dela albuma. Oso tonu gogorra, bortitza, erabiltzen du, edonor zulorik beltzenean sartzeko modukoa. Iraitzen dutenek baino askoz gogorrago tratatzen du bere burua protagonistak.

Ilustrazioek ere sufrimenduzko mundu hori irudikatzen dute: nahita bilatutako itsustasuna, kolore gorria… Oso atmosfera itogarria lortzen dute autoreek, halakoa baita protagonistak bizi duen egoera.

Liburuaren formatuari dagokionez, azal gogorra du, eta azala eta kontrazala liburuaren parte dira, ilustrazioz beterik baitaude. Orrialdeak zenbatu gabe daude; azken batean, bere buruari botatzen dion purrustada da liburua; eten eta atsedenik gabeko purrustada.

Biktima bati buruzko albuma da, baina, askotan gertatu ohi den bezala, biktima —biktima izatea gutxi balitz bezala—, errudun sentitzen da.


Puta gorda