Izenburua: Printzesa ipurterrea
Idazlea: Beach
Ilustratzailea: Beach
Itzultzailea: Iņigo Satrustegi
Argitaletxea: Picarona
Urtea: 2023
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan, Ekain Jauna eta haren Dragoia printzesa bat salbatzera doaz, dorre batean piztia baten mehatxupean arriskuan dagoelako.
Lehenengo saiakeran, Ekain Jaunak ausardia handiz baina arrakasta txikiz, piztia gailentzen saiatuko da. Zaldunaren porrota ikusita, Dragoi abiatuko da printzesaren erreskatean, baina oraingoan ipurditik sua bota beharrean bi txinparta baino ez ditu isuriko. Piztiak bikotea harrapatu eta haiek ketchupaz lagunduta jateko zorian denean, printzesa bera izango da piztiari aurre egiteko adorea bilduko duena. Printzesak azken sorpresa bat gordetzen du: erregearen alaba da, bai, baino dragoia du ama, eta ipurditik darion sugarraz baliatuz piztia gailentzea lortuko du.
Kontakizuna testu errimatua baliatuz garatu du autoreak.
Batzuetan orrialde bakarra, besteetan bikoitza eta tarteka komiki biñetak gogorarazten dituzten kolore biziko ilustrazio adierazkorrek laguntzen dute testua, narrazioari umorea erantsiz.