Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Plast!

Idazlea: Sophie Moronval

Ilustratzailea: Nicolas Trève

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 20

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Ume txikiei bideratutako album ilustratu hau bainurako orduaren inguruko istorio jolastia da. Leihatilatxoak ditu umearen interakzioa eta sorpresa bilatzeko.

Kontakizunak estruktura klasikoa dauka, errepikakorra eta gehikuntzazkoa: animalia bat bainuontzian dago, inguruan zarata bat entzuten da (onomatopeia batez adierazita), nor ote da? Leihatila ireki behar dugu ezkutuan nor dagoen jakiteko, eta ezkutuko animalia hori besteekin batera bainuontzian sartzen da, bainuontzia guztiz bete eta beste animalia handi bat heltzen den arte.

Honela, istorioa untxitxoarekin hasten da, bainuontzian dago uretako jostailuekin jolasten. Eskuoihalaren atzean tximinoa ezkutatuta dago eta bera ere uretan sartzen da. Leihoaren ostetik flamenkoa ateratzen da, alfonbraren azpitik jirafa eta lau animaliek bainuontzia betetzen dute. Baina orduan, dan-dan-dan! Norbait ate joka dabil. Elefantea da, bainujantzi eta eskuoihalarekin dator bainatzeko asmoz, baina beste animaliek ez sartzeko oihukatzen diote, bainuontzia beteta dago eta! Elefanteari ez zaio gustatu, sartu nahi du. Orduan, hormako zulotxo batetik sagu txiki bat ateratzen da, flotagailua jantzita daukala; guztiek susto handia hartzen dute, “Kontuz!”. Elefantea salto batez bainuontzian erortzen da eta ur guztiak, “plast!”, modu bortitzean gainezka egiten du eta bainugela osoa urez betetzen da. Hau anabasa. Sagua poz-pozik dago, zein dibertigarria izan den! Gainerakoak mela-mela eginda eta atsekabeturik geratu dira.

Ilustrazioei dagokienez, atze argiak animaliak eta elementu guztiak ondo nabarmentzen ditu. Oinarrizko koloreak erabili dira nagusiki. Irudiek daukate narrazioaren pisua eta ezinbestekoak dira istorioa ulertzeko.


Plast!