Izenburua: Piqo-piqo eta indotxinako txipiroi erraldoi izugarria
Idazlea: Lucas Ferreyra
Ilustratzailea: Lucas Ferreyra
Itzultzailea: Bego Montorio
Argitaletxea: Astiberri
Urtea: 2023
Orri kopurua: 120
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Abenturazko komiki fantastiko honek familia, hezkuntza eta haurtzaroaren freskotasuna eta irudimen mugagabea ditu aipagai.
Piqo Piqo izaki gaztea itsaso erdian galdurik den uharte batean bizi da. Haren arbasoak pirata edo beste izaki mitologikoak dira. Uharte horretan “angurri-diamantea” gorderik dago eta erreinu handi bateko buruzagiaren etengabeko bilaketa da munduko diamante handienaren aurkitzea.
Piqo beti iristen daberandu eskolara, bidean munstroekin jolasean ibiltzen baita, maitasunez borrokatzen. Egun batez, eskolan istripu bat eragin ondoren, irakasleak munduaren beste aldean dagoen txipiroi olagarro mitiko bati hortz bat atera eta ekartzea agintzen dio etxeko lan gisa Piqo-Piqori.
Piqo-Piqok bere guraso piratak animatuko ditu eta puxika-arrain bat globo aerostatiko gisa harturik itsasoak zeharkatuko dituzte txipiroiaren bila. Alimaleko borroka baten ondoren, azkenean Piqo Piqori damutzen zaio Garrotsu deitu duen olagarroari hortz bat atera behar izana beraz adiskidetu eta Garrotsu etxekotzea erabakitzen dute. Bitartean, angurri-diamantearen bila ari zen armadak Piqo-Piqoren uhartea inbaditu du, baina Piqo-Piqoren familia eta Garrotsuk uxatuko dituzte etxera itzuli bezain laster.
Ilustrazioak kolore paleta urriaz osatuak dira, berde, marroi eta xuraila nagusitzen dira, kontraste gutxiko irudietan gehienbat. Orrialde batzuetan den hondo zuriak aldiz kontraste efektua ahalbidetzen du eta irudiari argitasuna ekartzen. Beltza itzalak edo borroka eszenetarako asko erabilia da.