Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pinguino amatxo onena da

Idazlea: Chris Haughton

Ilustratzailea: Chris Haughton

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2023

Orri kopurua: 46

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Album ilustratua da. Narrazio sinple eta lineal baten bidez osatzen da trama, tentsio uneak dituena, denak ongi amaitzekoak.

Pinguino txikiak haren ama taldean arrantzara doala ikusten duenean, seme-alaba txikiek euren gurasoengandik banatzen direnean sentitzen duten ohiko estutasunarekin bizi du momentua. Aita du ondoan lasaitzeko, urrutitik ama arriskuetatik airosa nola ateratzen den ikusi eta esaten dute, amari etengabe animoak emanez. Lau orrialde bikoitzetan errepikatzen diren sekuentzia narratiboetan amak igeri, jauzi eta eskalatu egiten du. Albumaren erdialdean pinguino taldeak itsas txakurren albotik igaro behar duenean suspensearen klimaxera heltzen da narrazioa.

Autoreak tonu baikorra darabil haurtzaroaren lehen etapan gurasoengandik banatzeko momentuaren larritasuna erretratatzeko.

Testu masa txikia eta galdera erantzunen egitura errepikakorra darabil autoreak.

Fondorako izotzaren zuria eta itsasoaren urdinaren tonalitate desberdinak baliatu ditu eta pinguinoak laranja, hori, more eta fuksia biziekin jantzi ditu. Kolore paleta azidoak bolumen geometrikoekin konbinatzen dira, bizitasuna, adierazkortasuna eta indarra lortzeko.


Pinguino amatxo onena da