Izenburua: Pilota piztia
Idazlea: Olga de Dios
Ilustratzailea: Olga de Dios
Itzultzailea: Ipar Alkain
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2023
Bilduma: Munstro arrosa, 4
Orri kopurua: 40
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan, identitatearen bilaketa lantzen da. Zomorroez inguratuta bizi den Zomorro, besteek esaten diotenaren arabera izendatzen du bere burua, eta ondorioz, haiek esanda bezala jokatzen du. Baina ez da haiek bezalakoa, eta azkenean, gertakari baten ondoren, berak definitu eta izendatzen du bere burua.
Liburua oso koloretsua da, orrien hondoa horia da azalean zein barruko orrialdeetan, protagonistaren beltzarekin kontrastatuz.
Bildumako beste liburuetako pertsonaiak ageri dira Pilota Piztiak bere burua eta izena zehazten dituenean: Munstro Arrosa, Urdina, Hiru begiko Igela eta Txori Horia.
Liburuaren, azken aldean, bi orritan, pilota eta zomorro mota ezberdinen ilustrazio eta izenak ageri dira.