Izenburua: Ozeanoa. Pop-up
Idazlea: Anne Jamkeliowitch
Ilustratzailea: Anabelle Buxton
Itzultzailea: Saretik Hizkuntza Zerbitzuak
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Orri kopurua: 20
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Jakintza liburu berezia da, hegal altxagarriz hornitua. Tonu informatibo- objektiboa darabil, nahiz eta batzuetan adjektibo baloratzaile eta superlatiboak darabiltzan, kontakizunari indarra emateko-edo.
Ozeanoa da gaia, eta berez denez zabala eta ertz askotatik hartzeko modukoa, bertan agertzen zaizkigu informazio geografikoa, geologikoa, historikoa, mitologikoa, biologikokoa...
Ezker eskuin, bi orrialde oso hartzen ditu gai bakoitzak; izenburua azaltzen zaigu, protagonismo handiena hartzen duten irudi bizi eta xehetasunez josiak eta informazioa helarazteko testu eremuak. Testu hauek ez dute diskurtso bakar bateratu bat osatzen, informazio soltea da, orrian zehar kokatzen dena, blokeetan, irudien artean. Hegal altxagarriak dituzten orri-bikoak txandakatzen dira ez daukatenekin.