Izenburua: Opari izugarria
Idazlea: Meritxell Martí
Ilustratzailea: Xavier Salomó
Itzultzailea: Mari Eli Ituarte Zarragoikoetxea
Argitaletxea: Mezulari
Urtea: 2023
Orri kopurua: 40
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan beldur atsegin, jostagarri eta arina proposatzen da. Tonua, suspense girokoa du, opariak irekitzearen sorpresak sortzen duen asaldura eta irrikarena.
Beldurrezko pertsonaien ilargi beteko jaira, izkutuan, Beti Jai Txefak bi haur pasatzen ditu. Pertsonaia bakoitzak opari bat jasotzen du, bere ezaugarri beldurgarriaren araberakoa. Badago azken opari bat munstro guztientzat izango dena. Liburu bat. Iratxoz mozorrotuta dagoen haurretako batek liburuko ipuina irakurtzen die, eta munstroek era guztietako emozioak sentituko dituzte loak hartu arte.
Zehaztasun handiko ilustrazioak daude. Irudia eta testua beraien artean osagarriak dira, ezin da bata besterik gabe istorioa ongi ulertu.