Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nork hil du trikua?

Idazlea: Katti Olaizola Gabirondo eta Jon Patxi Aiastui Iturbe

Ilustratzailea: Paul Caballero

Argitaletxea: Sua

Urtea: 2023

Bilduma: Adi natura

Orri kopurua: 40

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ezagutza liburu didaktifikatua da.

Misterio bat argitzeko liburua balitz bezala eraikia dago, nor-non-nola-zer galderen erantzunak bilatzeko sistema baten bidez.

Atarikoan liburuaren egitura argitzen da, emango diren pausoak zehaztuta. Jarraian hildako trikuari buruzko datuak ematen dira, eta gorpua agertu den lekua erakusten da mapan. Eta hemendik aurrera liburuaren parterik handiena hartzen duen atala dago, "nola hil da?" galderari erantzuteko zortzi azpiatalen bidez: errepidea, harrapariak, ehiztariak, ingurumena eta klima aldaketa, suteak, elikagai falta, pozoia, gaixotasuna. Amaieran "zer gertatu da?" galdera argitzen da. Irakurlearen zeregin nagusia liburuak eskaintzen dituen azalpenak ulertzea da, ez baita dedukziorik ezta antzekorik eskatzen haria jarraitzeko. Aurrera eginez irakurketan, berez argitzen zaio irakurleari zer gertatu den trikuarekin.

Ilustrazioek orri osoak hartzen dituzte eta berebiziko garrantzia dute. Informazio handia ematen dute eta mapa, taula, grafiko, informazio “hieroglifiko”, denbora-pasa eta abarrekin osatzen dira. Testuarekin bat eginda daude. Orrialdeen azpiko aldeetan, liburuaren ordena jarraitzeko irudi-mapa moduko bat azaltzen zaigu, zein pausutan gauden markatzen duena.


Nork hil du trikua?