Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nondik sortzen da haizea?

Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi

Ilustratzailea: Mirari Sagarzazu

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2023

Bilduma: Batela, 52

Orri kopurua: 28

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Haurtzaroa eta pasatzen den denbora aipatzen dituen nobela laburra da, albumaren osagai frankorekin.

Txikitan gauza anitz zekiela aipatzen du istorioko narratzailea den amona xaharrak : eguzkia nondik sortzen den, masusta gozoenak non bildu... haizea nondik sortzen den izan ezik. Hori lau urtetan eskolara joatean ikastea espero zuen. Han, irakurtzen edo kontatzen ikasi zuen, baina haizea nondik sortzen zen ez. Urteak pasa ahala, gauzak ahanzten joan da, eskolan ikasitakoak bereziki. Eguzkia nondik sortzen den edo masusta gozoak non bildu betiko oroituko du, eta bizitza osoa haizearen kontu horren atzetik ibili ondoren, misterioak darrai.

Zahartu ahala bere ezagutzak bere biloba izan daitekeenarekin partekatzen dituela ulertzen da ilustrazioei esker.

Hizkuntza egiturak errepikatuz narrazioa lau zatietan banatu du idazleak: “Banekien” hitzarekin hasten diren esaldiak, “Ikasi nuen” hitzekin hasten direnak, “ahaztu nituen” hitzekin hasten direnak eta “oroitzen dut/oroitzen naiz” diotenak. Testuak, beraz, egitura eta erritmo agerikoa du.

Lehenengo eta azkeneko orrialde bikoitzetan bi orrialde hartzen dituzten ilustrazioak ageri dira, eguzkiaren irteera eta sarrera adierazten. Beste eszena guztietan testua ezkerraldeko orrialdean kokatzen da, eta kolore pasteletan margotua dagoen ilustrazioa eskuinean. Ilustrazioen tonua bat dator testuari darion tonu poetikoarekin.

Pastel koloreko ilustrazio digitalak dira eta informazio osagarriak ematen dituzte, narratzailearen generoa, katuaren gordelekua zein den, etab...


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Nondik sortzen da haizea?