Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Non egiten duzu lo?

Idazlea: Agnese Baruzzi

Ilustratzailea: Agnese Baruzzi

Itzultzailea: Bakun S.L.

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 16

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Txikienei zuzendutako narrazio honetan, animali ezberdinen lotarako ohiturak eta bakoitzaren bizitokia azaltzen dira. Horretarako kartoi gogorrean eginiko liburuxka honek, mihi batzuk ditu eta tira eginez, euren ohetxoetan goxo-goxo lotan dauden animaliak ikusten ditu irakurleak. Hontza, azeria, katua, trikua, saguzarra, txoria, huskya, katagorria eta azkenik umea dira azaltzen diren bizidunak.

Egileak garrantzi handiagoa eman die marrazkiei idatzizkoari baino, eta istorioa marrazkien bitartez osatzen ahalegintzen da. Horretarako, elementu zehatzak eta garbiak erabiltzen ditu, kolore biziekin lagunduta. Elementu naturalei garrantzi handia ematen die istorio guztian zehar. Konposizioak oso beteak daude.


Non egiten duzu lo?