Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nire biderketa taulak

Idazlea: Joana Jesus

Ilustratzailea: Joana Jesus

Itzultzailea: Bakun

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Bilduma: Ikasten

Orri kopurua: 12

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Matematikako biderketa taulak memorizatzeko liburua da. Orrialde bakoitzean, zenbaki bakoitzari dagokion taula ageri da (bateko taula, biko taula…) hamarreko taularaino, batetik hamabira arte biderkatua. Hamabi eragiketak modu argian aurkezten dira, tamaina handiko zenbakiekin, eta emaitza galdera ikur batez irudikaturik (adib: 4x3 = ?). Orrialdearen beheko partean “tira” jartzen duen mihitxo bat dago, eta tiratuz gero, eragiketa guztien soluzioak ageri dira. Honek, dinamikotasuna ematen dio liburuari eta umeak behar duen denbora har dezake emaitza bere kabuz kalkulatu eta nahi duenean zuzen dabilen egiaztatzeko.

Azken aurreko orrialdean beste hamabi enuntziatu proposatzen dira, taula desberdinetako zenbakiekin. Azkeneko orrialdean, aldiz, “biderketa-taulen koadroa” dago, eragiketa guztien konbinazioak eta emaitzak laburbilduz, edozein momentutan kontsultarako erabili daitekeena. Soluzio guztiak norberak konprobatu ditzakeenez, biderketak modu autonomoan landu eta ikasteko aukera ematen du.

Liburuak formatu bertikala dauka. Orrialdeak kolore desberdinekin bereizten dira eta irudi desberdinak dituzte (animaliatxoak, loreak…) apaingarri gisa.


Nire biderketa taulak