Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Nerbio-sistema. Erreskate handia

Idazlea: Hot-Blooded Souls

Ilustratzailea: Hot-Blooded Souls

Itzultzailea: Héctor Angulo

Argitaletxea: Ooso Comics

Urtea: 2023

Bilduma: X-Venture: Gorputza krisian, 3

Orri kopurua: 160

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Zientzia-manga komiki bilduma honen hirugarren zenbakia da. Gidoia egiteko abenturazko istorio bat txirikordatu dute egileek giza nerbio-sistemaren deskribapenarekin. Aurreko zenbakietan arnasketa eta digestio-aparatuarekin (1) eta zirkulazio-aparatuarekin (2) egin zuten bezala.

Darwin doktorea koman dagoela hasten delarik abentura, sendatzeko plan bat jartzen dute martxan. Plana aurrera eramateko neska-mutil talde bat, Charles ikasle ohia eta Smith elkartzen dira. Horien aurrean Bennett doktorea dugu, maltzurraren paperean sartuta.

Darwin doktorea sendatzeko plana martxan jartzearekin batera, Bennett doktoreak esperimentuak egiteko gatibu dituen animaliak askatzea ere misioaren parte izatea erabakitzen dute. Gauzak horrela, taldea bitan banatzen da; batzuen zeregina animaliak askatzera abiatzen dira eta besteak Darwin doktorearen gorputzean barneratzen dira, dauden akatsak konpontzeko asmoz. Behin Darwin doktorearen barnean daudenean gailu batzuk deskubritzen dituzte, gorputzaren funtzionamendu egokia gauzatzen uzten ez dutenak. Hortaz, gailu horiek suntsitzen ahalegintzen dira gazteak, baina gauzak ez dira hain errazak, Bennett doktoreak kontrolatzen dituen drone batzuek zeregina zailtzen baitute.

Komikia bitan bereizten da; alde batetik istorioa dugu eta bestetik nerbio-sistemari buruzko informazio eta ilustrazio ugari. Nerbio-sistemaren inguruko informazio guzti hori kontakizunarekin tartekatzen da. Esaterako gazte taldea Darwin doktorearen gorputzaren barnean daudenean nerbio-sistemaren hainbat ezaugarrirekin topatzen dira eta horiek azaldu eta ilustratu egiten dira (adibidez bizkarrezur-muinaren edota neuronen zeregina). Horrez gain, kapitulu bakoitzaren amaieran nerbio-sistemaren inguruko informazioa ematen da, gai zehatzen ingurukoa. Irudikaturik agertzen dira nerbio-sistemako hainbat atal eta horiek azalpenez lagunduta daude, baita eguneroko adibideak ere, azalpenak errazte aldera (nerbio-sistema periferikoa, burmuinaren inguruko datuak, neurologia eta neurokirugia etab.).

Liburuaren amaieran, galdera sorta bat dago ere, irakurlea trebatzeko, nerbio-sistemaren inguruko “quiz” moduko bat.


Nerbio-sistema. Erreskate handia