Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Narrasean

Idazlea: Katti Olaizola Gabirondo eta Jon Patxi Aiastui Iturbe

Ilustratzailea: Paul Caballero

Argitaletxea: Sua

Urtea: 2023

Bilduma: Adi natura

Orri kopurua: 56

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ikasteko liburua da. Liburuaren lehendabiziko erdian ipuin bat kontatzen da, eta ondoren ipuina oinarri hartuta galderak eta jarraibideak daude batetik eta, bestetik, ipuinean agertu diren animaliei buruzko informazio osagarria. Bigarren zati horrek dibulgazio liburu kutsua ematen dio liburuari. Ilustrazioa eta testua tartekatzen dira uneoro ipuinean, jolasen atalean zein dibulgazio atalean.

Ipuinak letxuga hostoen artean etxe bateko sukalderaino iritsi den barraskiloaren nondik norakoak kontatzen ditu. Barraskiloak ez daki nola iritsi den horraino, ezta bera zein den ere. Ipuinean zehar agertuko diren beste animaliek laguntzen diote barraskiloari bera nor den jakiten. Era berean irakurlea ere konplize bihurtzen da, ipuinak aurrera egin ahala ohartuko baita zein animalia den letxuga hostoen artean iritsi dena. Izan ere, bukaerara arte barraskilo hitza ez aipatu arren, pistak ematen dira, testuan zein ilustrazioetan.


Narrasean