Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Munstroekin jolasean... Zenbatu!

Idazlea: Flavia Zorrilla

Ilustratzailea: Flavia Zorrilla

Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburua da, zenbakien irakaskuntza oinarri duen liburua. Tonuari dagokionean, alaia da.

Batetik hamarrera arte zenbakiak ezagutzeko liburua da. Orri bakoitzean zenbaki bat agertzen da, munstro batez lagunduta. Munstro bakoitzak dagokion zenbakiarekiko bereizgarri bat du; esaterako bi belarri, lau hegal, zortzi hanka edota bederatzi orban. Horrez gain, munstro bakoitzaren izenak zenbakiarekin antzekotasunak izango ditu (bat-baga, bi-biga, bost-boga, sei-sega edo hamar-xarma). Liburuaren amaieran, hamar zenbakiak agertuko dira, bakoitza bere munstroarekin.

Zenbaki eta munstroekin batera esaldi motz eta errepikakorrak daude, letra larriz idatziak.

Kartoizko orrialdeak dituen liburua da. Irudiak kontaketaren parte dira eta testuak kontatzen duena irudikatzen dute.

Ilustrazioei dagokionean, kolore biziak erabiltzen dira eta hondoa zuria da. Argizariz margotuak egongo balira bezala daude islatuta.


Munstroekin jolasean... Zenbatu!