Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Maite zaitugu, andereņo

Idazlea: Luis Amavisca

Ilustratzailea: Mar Ferrero

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2023

Bilduma: SomosOcho

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Tonu goxoan idatzitako album honek irakasle eta ikasleen arteko harremana eta zaintza ditu gai nagusiak.

Protagonistak Baso Baketsuan bizi diren animaliak dira: Kattagorri, Azeri, Hartzatxo, Igel, Untxi, Mofeta eta Ahate txikitxoak eta Gazela andereñoa.

Animaliatxoak pozik doaz basoko eskolara egunero. Bertan gauza ugari ikasten dituzte: marrazketa, idazketa, irakurketa, musika, dantza...baina bereziki gustuko dute andereñoaren istorioak entzutea.

Egun batean, Gazela andereñoa ez da eskolan agertzen eta ikasleak larritzen dira. Berehala, gaixorik dagoela jakin eta bisitan doaz marrazki, janari eta bestelako opariekin. Harekin merienda goxoa egin ondoren Gazela ohean sartu eta oraingoan, txikiak dira andereñoari ipuinak irakurtzen dizkiotenak, izan ere, asko maite dute andereñoa!


Maite zaitugu, andereņo