Izenburua: Maite nau, ez nau maite
Idazlea: Gwladys Constant
Itzultzailea: Usoa Wyssenbach Ibarra
Argitaletxea: Desclee
Urtea: 2023
Orri kopurua: 190
Adina: 14tik gora
Laburpena:
Eleberri erromantiko eta dramatiko bat dugu hau, errealista dena eta aldi berean soziala. Maitasun istorio bat du gai nagusitzat, erabat toxikoa izango dena eta protagonista bere buruaz beste egitera eramango duena. Bigarren mailako gai bezala aipatuko genituzke laguntasuna, eta horrelako mendekotasun psikologiko egoera batekiko osatze prozesua ere. Kapitulu ugariz osatutako eleberria dugu.
Ilustraziorik gabeko eleberria da. Azalean argazki bat ikus dezakegu, aurpegi baten soslaia, odolezko negar malko bat dariola begitik. Atzealde beltza dute azalak eta kontrazalak eta neoizko argiz dago idatzirik izenburua. Narratzailea neska gaztea da, eta liburu osoa bere ikuspegitik kontatuta dago. Horrela, bere pentsamendu eta sentimenduetan murgilduko da irakurlea, eta maitasun harremanean sakondu ahala geroz eta mendekoagoa den Gwenaëlle bat agertuko zaio.