Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Maddiren Aireplanoa

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Maite Rosende

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2023

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Albuntto honetan haurren irudimenezko jolasa irudikatzen da. Tonu oso arina du, haurraren herabetasun betearen erakusgarri izanik, fantasia xaloaren eremuan kokatuta.

Ipuinak Maddiren jolasaldi bat kontatzen du. Bertan, protagonista zuhaitzera igota dago eta aireplano batean gidari dela irudikatzen du bere burua; bere jolasean alegia. Guzti hau irakurleak ez du jakingo ipuinean amaiera aldera iritsi arte. Ipuina aireplanotik ikusten dena deskribatuz hasten da; zuhaitzetik gora eta zuhaitzetik behera. Eta aireplanoak goranzko edo beheranzko norabidea hartzean hauek tamainaz edota dimentsioz nola aldatzen diren kontatzen digu.

Ilustrazioak eta testuak bat dira.

Irudiak kolore bizikoak dira. Irudiak haurren marrazkien tankera dute, figuratiboak dira eta era berean, nahiko ikonikoak. Forma aldetik nahiko borobilak dira orokorrean; baina, elementu batzuk zorrotzak dira. Hala nola, etxeak eta Maddiren buru gaineko “kartoizko” kaxa.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Maddiren Aireplanoa