Izenburua: Lurralde ezezaguna
Idazlea: Luis Leante
Itzultzailea: Juan Luis Zabala
Argitaletxea: Giltza
Urtea: 2023
Bilduma: Periskopioa
Orri kopurua: 242
Adina: 16tik gora
Laburpena:
Misterio kontakizun honek 21 kapitulu eta epilogoa ditu. Polizia-ikerketa batean hainbat gazterekin egindako elkarrizketak jasotzen ditu. Kapitulu bakoitzak pertsonaia bati egindako elkarrizketa agertzen du. Beraz, ez da kontakizun jarraitua, etena baizik. Gainera kontakizunak singularreko lehenengo eta hirugarren pertsona tartekatzen ditu.
Liburuak deskribatzen du nola umiliazioak pertsona batzuen izaeran aldaketak eragin ditzakeen, gauza ikaragarriak eginarazteraino.
Hizkuntzaren ikuspegitik ulerterraza da, eta itzulpena ongi egina dago.