Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lotarako ipuin laburrenetan laburrena

Idazlea: Louise Fitzgerald

Ilustratzailea: Kate Hindley

Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 28

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Jolasa eta irakurlearekin elkarrekintza bilatzen du albumak.

Gaueko bainua hartu eta gero, protagonistak pijama jantzi, hortzak garbitu eta lotara doaz…ez ordea, inoizko lotarako ipuin laburrenetan laburrena entzun aurretik! Izan ere, helduak marmarka hasten omen dira umeak aztoratuta badaude lotarako orduan, beraz, istorio honen entzule orok liburua amaitu orduko lokartuko dela agindu beharko du, eta istorioa kontatuko duen heldu orok ahotsik eztienaz egingo duela.

Hamar hitzetako istorio labur bat ez, baizik eta bi entzungo ditu irakurleak azkenean, liburuko pertsonaiekin batera eztarria berotu, luzaketa ariketak egin, aharrausi egin, burkoak eta tapakiak astindu, helduek irakurri gabeko orrialderik uzten ez dutela ziurtatu, jostailu guztiak jaso, hainbat musika tresna jo eta guztiok gaudela ziurtatu ondoren.

Testuaz ez ezik orrialde bikoitza hartzen duten ilustrazio adierazkorrez baliatu dira egileak. Ilustratzaileak irakurlearen alter egoa izango diren bost pertsonaia sortu ditu, bakoitzaren izaera definituz eta irakurlearekin konplizitatea bilatzen.


Lotarako ipuin laburrenetan laburrena