Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lore Magikoa

Idazlea: Nadège Pétrel, Caroline Erard

Ilustratzailea: Amèlie Laffaiteur

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 28

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album formatua duen liburu ilustratu honek esker onekoa izateak duen garrantziaz hitz egiten dio irakurleari.

Liburuko protagonista neskato txiki bat da eta haserre dago, amak baloi bat erosi nahi ez diolako. Bat batean lorategiko lore berezi batekin egiten du topo, eta bere umorea aldaraziko dio sekretu magikoa kontatzen dio. Protagonistak akordura ekarri beharko ditu eguna poztu dioten momentuak. Ondorioz neskatoa hobeto eta pozik sentitzen da, esker oneko sentitzen da. Istorioaren amaieran amarekin futbolean jolasean amaituko du.

Liburu honetako irudiek informazio gehigarria eskaintzen dutela esan genezake; protagonistaren aldartea islatzen saiatzen delako. Baina oro har, liburua lasai irakur daiteke irudirik gabe.

Ondorioztatu genezake, irudiak bat datozela liburuko testuarekin.

Marrazkiek espazio ezberdina hartzen dute orrietan: batzuetan dena betetzen dute, eta besteetan, testuaren apaingarri espazio txiki bat betetzen dute.

Ilustrazioetako irudiak ikoniko samarrak dira; kolore apalak dira nagusi, pastel itxurakoak. Forma borobilduak eta trazu finez amaitutako irudiak dira. Kolore aldetik nahiko beteak dira irudiok, eta nabarmendu genezake kolore bero edo biziak direla protagonista: horia, berdea, laranja eta gorriak besteak beste.


Lore Magikoa