Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lolaren bizikleta

Idazlea: Alba Barbé i Serra eta Laia Pibernat i Mir

Ilustratzailea: Judit Piella

Itzultzailea: Mario Unamuno

Argitaletxea: Bellaterra

Urtea: 2023

Orri kopurua: 72

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetan, haur batek jasan duen sexu erasoa bere amari kontatzeko bidea nola bilatzen duen erakusten da.

Ekaitza dagoen gau batean Lola beldurturik dago, eta bere osaba bere ondoan oheratzen da, lo hartu arte. Ekaitzak bere bizikleta hautsi du, eta bere lagunen laguntzarekin, osatu eta konpontzen du. Baina txirrinarik ezin aurkitu. Itsasoko ur azpian Lolari ametsetan bezala bere bizikleta agertzen zaio, txirrina joz, hots deiadarra joz. Orduan Lolak osabak egin dizkionak amarekin aipatzeko adorea aurkitzen du, txirrina berri batekin batera. Ekaitz gau hartan bizikleta hautsi izana benetan osabak Lolari egin abusuak itxuratzen dituela ulertzen da orduan.

Orrialdeak modu anitzean antolatuak dira, testua eta irudia osagarri izaki: batzuetan orrialde bikoitzak, bestetan bakarrak, edo komiki moduko binetekin. Testua ilustrazioetan berean idatzia da eta hitzik gabeko orrialde franko bada. Kolore biziki ilustrazio numerikoak dira, xehetasun anitzekin.


Lolaren bizikleta