Izenburua: Lima. Urrezko guraizeak
Idazlea: Miren Gorrotxategi
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2023
Bilduma: Taupadak, 63
Orri kopurua: 164
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Lima protagonista duen bigarren liburua da. Liburu honetan ere, Miren Gorrotatxegik lehenengoaren ildoa jarraitzen du. Batetik gazteen eguneroko gaiak jorratzen ditu, eta, bestetik, euskal mitologiako pertsonaiak aurkezten dizkigu. Lehenengo liburuan agertzen diren pertsonaiak agertzen dira orain ere: Brenda lagun mina, Paulita amona, gurasoak, Penelope Markosen ama eta, nola ez, Mari jainkosa. Presentzia handiago dute baina, bigarren honetan, gelako bikiak Xana eta Mourak bai eta Limak maite duen gelakidea, Markos.
Limak oraindik ezagutzen ez dituen bere ahalak garatzen jarraitzen du urrezko guraizeak baliatuta. Lehenengo liburuan, eguraldia nola kontrolatu ikasi zuen, eta bigarren honetan besteen pentsamenduetan sartzen ikasten du. Bestalde, Osinalden olatu parke bat eraiki nahi dute Paulitaren etxea dagoen lekuan. Hori egin ahal izateko, Paulita zahar etxe batera eraman nahi dute bikien gurasoek. Horren aurrean, Limak bere botereak erabiltzen ditu eta bikien laguntzarekin ekiditea lortzen dute.
Istorioak jarraipena izango duen itxura guztia du, amaieran Mariren beste eskutitz bat jasotzen duelako Limak.
Imanol Merceroren kritika Berrian