Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Lima

Idazlea: Miren Gorrotxategi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2023

Bilduma: Taupadak

Orri kopurua: 164

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Udarako oporrak bukatu eta herrira itzuli behar duenean, Lima zorigaiztoko sentitzen da. Uda ederra bukatu zaio Limari, eta institutuan hasteko unea heldu da: euria ari du etengabe, Lima Bizenta Mogel institutuan hasi da. Hala ere, egonezin apur bat du: ama da hango zuzendaria eta aita, berriz, Euskara irakaslea da institutuan.

Oporretan ezagututako Markos institutuan ikusten duenean, ordea, izugarrizko sorpresa ona hartzen du. Ikasturteari hasiera eman ahala, sorpresa pila bat biziko ditu: jaioberritan gurasoek mendian aurkitu zutela jakingo du, bere tutorea desagertu egingo da, eta beste irakasle misteriotsu bat ezagutuko du haren partez. Gertaera guztiei lotura bat topatuko die, eta lagunekin batera, guztia argitzen saiatuko dira. Horrez gain, Limak badu sekretu handi bat, lagunei kontatzen ez diena, Fantasia handiko istorio honek, euskal-mitologiarekin zerikusia duten abenturak eskaintzen dizkigu.


Lima