Izenburua: Lehen hitzak
Idazlea: Langue Au Chat
Ilustratzailea: Langue Au Chat
Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2023
Bilduma: Nire liburu irudiduna
Orri kopurua: 16
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Irakurle txikienentzako nozio liburu honek gertuko gauzen izenak erakusten dizkigu. Izenburuak dioen bezala, gure egunerokoan erabiltzen ditugun lehen hitzak izango dira bertan topatuko ditugunak.
Liburua hainbat ataletan antolaturik dago, hitzak eta argazki errealak elkarrekin aurkeztuz: Nire kalean, Nire sukaldean, Nire platerean, Nire logelan, Nire armairuan, Nire jostailuen kutxan eta Nire lorategian..
Atal guztiek diseinu berbera dute; orrialde bikoitz batean eremuaren izenburua topatuko dugu kolore batean nabarmendurik, beti ezkerreko orrialdean. Fondo zuriaren gainean hainbat elementuren argazkiak eskaintzen dira, gehienetan azpian, letra xehez idatzitako hitzarekin. Aldi berean, galdera bat dugu atal bakoitzean, gaiarekin lotutakoa eta elkarrizketarako gonbita egiten duena.
Edizioari dagokionez kartoizko orrialde plastifikatuek, fondo zuri eta garbiek, ertz borobilduek eta tamaina ez oso handiak liburua oso erabilgarri eta argia egiten dute haurtxoentzat. Hiztegia ikasten hasteko, elkarrizketak sortzeko eta gauzak izendatzeko funtzioa betetzen duen liburua.