Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Larru marruak: Primi eta Maurizia

Idazlea: Ixabel Agirresarobe Arzallus

Ilustratzailea: Iņaki (Mattin) Martiarena Otxotorena

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2023

Orri kopurua: 40

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen lankidetzarekin Oñatiko udalak lagunduta argitaratutako liburu hau bi emakume pandero-jotzaileri egindako omenaldia da. Testua poetikoa da, errima eta metrika librekoa, sonoritatez zipriztindua, izenburutik hasita.

Zeberioko Maurizia Aldeiturriaga eta Oñatiko Araotz auzoko Primi Erostarberen bibliografian oinarrituta, bi emakumeak Urkiolako erromerian kokatzen ditu, panderoa joka eta irrintzika. Bion arteko konplizitatea asmatu da liburu honetan, baina datu errealak txertatuta, Primi irrintzika asto gainean, Maurizia baserrian gordeta, ganaduarekin lana, Leon Bilbao albokaria eta Balentin Aldalurre trikitilaria, esate baterako.

Liburuaren bigarren zatian honako atal hauek aurkituko ditu irakurleak: lehenik, panderoaren azalpen teknikoa; bigarrenik, Maurizia Aldeiturriaga eta Primi Erostarberen biografia laburrak eta, hirugarrenik eta azkenik, panderoa jotzen ikasteko bideoetarako QR kode edo sarbideak.

Bai testuak bai ilustrazioek liburu honen tonua alaia eta arina izatea eragiten dute. Irudirik gabe nekeza litzateke liburua irakurtzea, eta zentzu horretan irudiak informazio gehigarria eskaintzeaz gain, testua ulertzeko ere lagungarriak dira.

lustrazioetan erreparatuz, teknika eta formatuei dagokienez, tinta txinatarraz gain, tenperak, marrazkiak eta ordenagailuz egindako irudiak erabili direla dirudi. Kolore beltza denez nagusitzen dena, liburuari iluntasun eta seriotasun ukitu bat ematen dio. Bestaldetik, azala, kontrazala eta babes orrietan lila kolorea nabarmentzen da. Panderoa beren etxeetan amekin irakasle gisa jotzen zuten emakume horiek aitortzeko keinu gisa interpretatu daiteke.


Larru marruak: Primi eta Maurizia