Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Larri nago!

Idazlea: Michaël Escoffier

Ilustratzailea: Karine Bélanger

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Orri kopurua: 32

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Tapa eta orri lodiko album ilustratua da, hegal tolesgarrien bidezko jolasa proposatzen duena. Untxi bat larri dabil komunera joateko, baina, atea zabaltzean, guztiak okupatuta topatzen ditu, eta batetik bestera pasa beharko du hutsik dagoenera iritsi arte. Gainean egin aurretik iritsiko da, baina, behin egin beharrekoak eginda...

Hegaldun liburua da: eskuineko orrialdeak beti du zabaldu beharreko hegal bat. Ilustrazioek bi orrialdeak hartzen dituzte, eta leku publiko bateko komunak irudikatzen dituzte. Komun bakoitzaren atean ikur bat agertzen da, adierazteko nork erabil dezakeen komun hori, hortaz, ikur horiek adieraziko digute zer aurkitu dezakegun hegala altxatu eta gero.

Irudiak ezinbestekoak dira istorioa ulertzeko.


Larri nago!