Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Koloretako intsektuak. Polinizatzaileak ezagutu marrazketaren bitartez.

Idazlea: Maddi Astigarraga Bergara

Ilustratzailea: Maddi Astigarraga Bergara

Argitaletxea: Sua

Urtea: 2024

Bilduma: Adi natura

Orri kopurua: 72

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Liburu honetan Euskal Herriko intsektu polinizatzaileak marrazketaren bitartez ezagutzeko ariketa proposamenak luzatzen dira, eta baita animalia hauek identifikatzeko gakoak ere.

Liburuak lau atal nagusi ditu:

Lehenengoan, marrazten trebatzeko ariketak eta azalpenak eskaintzen dira (materialak, berotze-ariketak, marrazketa-teknikak, koloreak…).

Bigarrenean, polinizazioa zer den azaltzen da, honen garrantzia azpimarratuz eta marrazketa ariketaren bat tartekatuz.

Hirugarrenean, intsektuak identifikatzen jakiteko argibideak eta ariketak proposatzeaz gain, Euskal Herriko intsektu polinizatzaileen gida laburra ere aurkezten da: intsektu talde bakoitzeko (lepidopteroak, himenopteroak, dipteroak eta koleopteroak) hiru espezie. Zomorro bakoitzarekin batera, landare loredun bana aurkezten da, animalia espezie bakoitza lore-mota batzuk polinizatzeko gai baita.

Laugarrenean, ingurunea arretaz eta gertutik behatzeko eta gure gida propioa egiteko gonbidapena luzatzen da. Marraztu ezagutzeko, ezagutu zaintzeko. Bukatzeko, Xomorrokeriak deritzon atalean, intsektu polinizatzaileen inguruko jakingarriak aipatzen dira.

Ilustrazioa zientifikoa da, errealista eta zehatza, detaile ugariduna. Tonu koloretsuak dituzte eta atalak bereizten dituzten orrietan akuarela itxurako hondo urtsuak daude, goxotasuna eta itxura atsegina emanez.


Koloretako intsektuak. Polinizatzaileak ezagutu marrazketaren bitartez.