Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Katutxoren emozioak

Idazlea: Audrey Bouquet

Ilustratzailea: Fabien Ockto Lambert

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 16

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Emozioak eta hauen kudeaketa gaitzat duen dibulgaziozko album ilustratua da.

Katutxoa da protagonista eta honi gertatzen zaizkion egoera ezberdinek sortutako emozioak azaltzen ditu, emozio bakoitzari kolore bat egokitzen diolarik.

Lehenengo orrian idazleak katutxoari galdera egiten dio. Ondoren, Katxutxoren ahotik aritzen zaigu, lehen pertsonan.

Orri bakoitzean emozio bat lantzen da. Horretarako pauso berdinak ematen dira orri guztietan, emozio bakoitzarekin: (1) Emozioa eta kolorea lotzen dituen esaldi bat, letra handiagoz. (2) Katutxori emozio hori sortzen dion egoera zehatzaren azalpen laburra. (3) Emozio horren zentzua, lodiz. (4) Emozio horren aurrean jokatzeko proposamena koadernoko orri koadrodunen barruan.

Ilustrazioak ez dira ezinbestekoak testua ulertzeko, baina testuak adierazten duena azpimarratzeko lagungarriak dira.


Katutxoren emozioak