Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Joan, Joana

Idazlea: Francisco Castro

Itzultzailea: Mitxel Murua

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2023

Bilduma: Erria txikota!, 3

Orri kopurua: 130

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Eleberria ataletan dago egituratuta, baina ez dago aurkibiderik. Narrazioaren zatirik handienak hamabi egunetan gertatutakoa jaso eta deskribatzen du, zehatz-mehatz asteko zein egun den ere adierazita: maiatzaren 21etik (ostirala) ekainaren 2ra (asteazkena). Ekainaren 22ra bitartean jazotakoa ere kontatzen da azken atalean. Narrazio errealista da. Gai nagusiak pertsonen arteko harremana eta adiskidetasuna dira; bereziki, bulling-a eta estereotipoak; baita identitate sexualaren aldeko aldarrikapena, borroka eta elkartasuna ere. Narratzailea orojakilea da eta saiatu da ekintzak eta pertsonaiak xehetasunez deskribatzen. Izan ere, ederki islatu ditu hark bizitako bazterketa, iraina, gaiztakeria eta krudelkeria; baita, haren aldeko elkartasuna, maitasuna, grina eta ekimena.


Joan, Joana