Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Izaki bitxiak

Idazlea: Cristina Sitja Rubio eta Cristobal León

Ilustratzailea: Cristina Sitja Rubio

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2024

Bilduma: TXO!

Orri kopurua: 46

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek gizaki eta animalien arteko bizikidetzaz hitz egiten digu, eta espezismoari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. Kontaketak suspense eta misterio tonuak erabiltzen ditu, batik bat.

Animalia andanaren bizileku den baso bat eraisten dute gizakiek, egun batetik bestera. Animaliak, etxerik gabe gelditu ostean, han-hemen aurkitutako gauzekin etxeak eraikitzen saiatzen dira baina haize bolada huts batek denak eraisten ditu. Horren aurrean, animaliak euren jatorrizko etxe ziren zuhaitzen bila abiatzen dira, baina puskak eginda aurkitzen dituzte. Gizakiekin hitz egiten saiatu eta ezer ez lortu ostean, gizakien etxeko animaliekin plana egiten dute: gizakiak festa batean biltzen dituzte, eta bitartean animaliek gizakien etxeak hartu eta basora eramaten dituzte, animalientzako bizileku berriak izateko. Gizakiek, hasiera batean haserretu arren, amaierarako ulertzen dute zuhaitzak eta basoa animalien bizilekua direla, eta errespetatu behar direla. Bukatzeko, zuhaitz berriak landatzen dituzte basoan gizakiek eta animaliek elkarrekin.

Liburu honetako irudiak ezinbestekoak dira istorioaren kontaketa ulertzeko. Irudiek orrialde oso edo bikoitza hartzen dute, eta maiz testua da irudiaren gehigarria. Liburu hau ilustrazio gabe irakurtzea ezinezkoa litzateke. Marrazkiek ia beti orrialde bikoitza betetzen dute eta ez dute zuriunerik; ez daude ere lauki zurien barnean. Akuarela eta arkatz bidez egindakoak dirudite. Erabilitako koloreek basoan murgiltzen laguntzen dute, kolore berdea, horia eta marroia, esate beterako, nagusitzen direlako.


Izaki bitxiak