Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itzalik gabeko izakiak

Idazlea: Daniel Hernandez Chambers

Ilustratzailea: Antonio Lorente

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Bilduma: Gauerdiko begiak, I

Orri kopurua: 168

Adina: 12tik gora


Laburpena:

“Gauerdiko begiak” abentura trilogiako lehen eleberria da “Itzalik gabeko izakiak” hauxe. Tonu fantastikoan, garai eta lurralde asmatu batean kokatzen da Crey protagonista, pertsonaien egunero bizitza (fikziozko “Erdi aro” gisako batekoa izan litekeena), misterio kutsuko gertakari kate batean nahasten delarik. Segida bateko lehenengo liburua izanik, pertsonaia eta honen historia azaltzen zaigu batez ere, baita protagonista inguratzen duten gatazka desberdinak ere.

Crey hamabi urteko mutikoa da, umezurtz geratu ostean osabak bere kargu hartzen duena, beste herri batera harekin bizitzera eramanez. Osaba gerlari izandakoa da, baina ez du borrokarekin ezer jakin nahi eta beiragile moduan egiten du lan. Herri berrian, baina, gertaera bitxiak sumatzen hasten dira Crey eta bere lagunak: biztanle batzuk itzalik ez dutela konturatzen dira. Honi tiraka jakiten dute azti boteretsu bat dabilela inguruan mendeku gogoz, aspaldian lurralde horretatik kanporatuak izan baitziren azti guztiak gertaera lazgarri baten ondorioz. Crey eta bere osaba lurraldeko agintari nagusiaren jauregira doaz, osaba, inguruko gerlari onenetarikoa izanik, alboan nahi duelako agintariak. Crey jauregian bizi dela, jauntxoaren alabarekin batera irakasle jakintsu baten eskolak jasotzeko aukera du...


Itzalik gabeko izakiak