Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itsaso bete malko

Idazlea: Amaia Trejo Aldekoa

Ilustratzailea: Iker Mugarra San Martin

Argitaletxea: 1545

Urtea: 2024

Orri kopurua: 44

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin metaforikoa da; izan ere, ohiko egoera batetik abiatzen da, eta sinbolikoki konpontzen da, benetako amaiera berri batera iritsiz. Gaia ahalduntzea izan daiteke, nola gaindi ditzakeen norberak bere ahuleziak. Aldi berean, bizitzaren aurreko jarreraz hitz egiten du, ondokoek modu batera edo bestera ikus gaitzaten. Ipuinaren tonua lasaia da oso.

Narrazio honen protagonistak azkenaldian triste, beldurtuta eta bakarti dabilen neskak, negar egiten du maiz, eta bere eskolakideek barre egiten diote. Egun batean, amonak, egoeraz jabetuta, etxerako bidean jarraitzen du eta bidean eroritako malkoak isilka-misilka bildu eta bere etxean pote batean gordetzen ditu. Ilargi argitan malkoz betetako kapa josten dio. Ilobak janzten duenean, itsaso itxura duen kapa horren funtsa azaltzen dio. Hau da, bere pena guztiak itsaso horren barruan daude igerian, eta itsasoa menperatzean penak ito egingo dira bertan. Eskolarako bidean kapak zoriontasuna eta ausardia eman diotela sentitzen du, eta, heltzen denean, lagunek ere ezberdin jokatzen dutela konturatzen da. Amamak azaldutakoa bete egin dela ohartzen da.

Album honetan istorioa irudirik gabe uler daiteke, baina dudarik gabe irudiek elementu gehigarriak ekartzen dituzte. Ilustrazio aldetik, hondo zuriko albuma da, teknika ezberdinak erabiltzen dituena: collagea, tinta eta marrak, marrazki soilekin, orrialde bikoitzak gehiegi kargatu gabe.


Itsaso bete malko