Izenburua: Irulegiko eskua
Idazlea: Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde
Ilustratzailea: Asun Egurza
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2023
Orri kopurua: 32
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Izenburuak ohartarazten duen legez, album ilustratu hau Irulegi mendian (Nafarroa) 2021. urtean aurkitutako esku-xafla baskoia (Irulegiko eskua) da narrazioaren ardatza. Fikziozko kontakizuna izanik, albumean agertzen diren pertsonaia eta gertaera guztiak asmatuak dira, eta ez dute inongo balio historikorik.
Ipuinean, baskoien garaiko Irulegin, zortzi urteko Olbap mutikoa bizi zen. Olbap mendi hegaleko etxeetako batean bizi zen. Aita errementaria zen; ama sukaldari ona. Egun batean, aitaren lanbidea ikasi nahi izan zuen; aita harritu zen, oraindik ez zeukalako beharrezko indarra eta trebetasuna. Hala ere, metal zati bat eman zion, brontzezko xafla txiki bat, nahi zuena egiteko. Olbapek puntzoi bat hartu eta bere eskuineko eskuaren silueta marraztu zuen xaflan. Bere eskua txikiegia zela ohartu zen, eta bere hamalau urteko anaiari bere eskua uzteko eskatu zion. Ondoren, azazkalak eta eskuko lerroak marraztu zizkion. Bere lana osatzeko, gainean zerbait idaztea bururatu zitzaion eta aitari idazten erakusteko eskatu zion.
Ilustrazioak ordenagailuz eginak daude (collage digitala). Irudiak testuak dioenarekin bat datoz.