Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Iratxoak eta basoko sorginkeria

Idazlea: Maider Ávila Arenas

Ilustratzailea: Ivan Oneka Basaldua

Argitaletxea: Mezulari

Urtea: 2023

Bilduma: Gookapi

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Ipuin fantastiko honetako gaia natura eta kutsadura dira. Tonu baikorrean idatzita dago eta zenbaitetan suspensea sortzen saiatzen da.

Gookapi basoan iratxoak bizi dira. Iratxo Jakintsuak, iratxo zaharrenak alegia, bere Orakuluan ikusi du ke-laino kutsakor bat zabaltzen ari dela. Adar handia jo eta basoko iratxoei deituko die: Mithy iratxo esploratzailea, Liz abenturazalea, Pintxo bihurria eta Hur xelebrea gerturatuko dira. 4 iratxo hauei egokituko zaie kea nondik datorren argitzea.

Zazkatan kutsaduraren munstro handia da basoa kutsatu nahi duena; bere lapikotik dator kea. 4 iratxoak naturaren elementuez baliatuz kea geldiarazten saiatuko dira: haizea, ura, lurra eta sua. Zoritxarrez, beren planak ez du funtzionatuko eta irtenbide magiko baten bila hasiko dira eta Ezki iratxo aztiarengana joko dute laguntza eske...

Ilustrazioei dagokionez, dekorazioa dute zeregin nagusia. Irudiek esandakoa errepikatzera mugatzen dira. Kolore bizikoak dira.


Iratxoak eta basoko sorginkeria