Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ipurdiak. Ezinbesteko Gida.

Idazlea: Eva Manzano

Ilustratzailea: Emilio Urberuaga

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2023

Orri kopurua: 48

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album honek ipurdia aitzakia moduan hartuta, eta tonu umoretsu edota naif kutsu batekin, dibulgazio ariketa bat proposatzen du.

Testuaren eskeletoa anitza dela esan daiteke, izan ere, ipurdien formak, izen mota ezberdinak, kolore moten araberakoak… azaldu ostean zentzumenak ardatz hartuta (usaimena, ukimena, dastamena, ikusmena eta entzumena) naturako izaki ezberdinak (indioilarra, artikoko erbia, manatiak, itsas pepinoak…) era laburrean azaltzen ditu.

Ilustrazioak biziak eta koloretsuak dira, eta testuari ekarpen aberatsa egiten diote. Orrialde oso bat hartzen dutenak asko janzten dute albuma. Oro har, umore kutsukoak dira eta haur txikiagoei kontatzeko orduan ere erakargarriak suertatu daitezke.

Ekarpen erabakigarria egiten diote ilustrazioek testuari. Izan ere irudiek xehetasunak gehitzen dizkiote testuari.

Liburua bera, fisikoki, handia da.


Ipurdiak. Ezinbesteko Gida.