Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Immigranteak

Idazlea: Marcelo Simonetti

Ilustratzailea: María Girón

Itzultzailea: Joseba Sarrionandia

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 40

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honetako gai nagusia ezezagunaren aurrean protagonistek erakusten duten aurreiritzirik gabeko jarrera da.

Pertsonaia nagusiak anai-arrebak dira, eta eskolatik ateratzean, andereñoak bi immigrante etorriko direla jakinarazi die. Anai-arrebek ez dakite immigrante hitzaren esanahia, eta zer izan ote daitekeenari buruzko hipotesiak egiten dituzte: gozokiak ote dira, maskotak, palindromoak, izpiritu gaiztoak... Gauean azkenengo burutazio honek hartzen du indarra, izpiritu gaiztoena, eta beldurrez joaten dira hurrengo goizean eskolara. Atarian bi lagun berri topatzen dituzte, urrutitik etorriak, eta berehala lagunak egiten dira, erabat ahaztuz azaldu ere egin ez diren immigranteak.

Anaia da narratzailea eta arreba da hipotesiak botatzen dituena.

Arkatzezko margoez margotuta diruditen ilustrazio koloretsuek pertsonaien mugimendua eta adierazkortasuna irudikatzen dituzte. Babes orrietan kirikiñoak marraztuta daude, umeek immigrante hitzari eman dioten esanahi posibletariko bat.


Immigranteak