Izenburua: Ikusezin
Idazlea: Eloy Moreno
Ilustratzailea: Pablo Zerda
Itzultzailea: Ipar Alkain
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2023
Bilduma: Biren artean kontatzeko ipuinak
Orri kopurua: 48
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Irakaspenezko istorio bat kontatzen digun ipuin ilustratua da, irakurleari hitz egiten diona besteak baztertzearen edota bazterkeriaren konplize isil izatearen inguruan. Liburua “Biren artean kontatzeko ipuinak” izeneko bilduma baten parte da, eta hasieratik bildumaren helburuak azaltzen zaizkie gurasoei sarrera batekin: istorioan zehar zer eta nola landu adierazten du ipuinaren aurreko testu honek.
Funtsean, Eloy Moreno beraren izenburu berdineko “Ikusezin” eleberriaren moldapena da, laburragoa eta irudiduna.
Mutiko bat da kontakizuneko protagonista; ume alai eta bizia da, urtebetetzeetan oparitu zioten jostailuzko dragoia leku guztietara eramaten duena. Egun batean gelakide batek jostailua kentzen dio, eta horrela hasten da irain, baztertze eta tratu txar emate konstantea, gainontzeko haurrek ezikusia egiten duten bitartean. Mutikoa gero eta tristeago eta bakartiago dago, ikusezin bihurtu dela sentitzen duen arte. Azkenean lagun batek mutikoari aditzera ematen dio ikusi ikusten duela, maitasuna erakutsiz eta pixkanaka ikusezin sentitzeari uzten dio. Azkenerako, aurre egingo diote baztertzaileari, eta amaieran denak lagunak izango dira, baztertua izandako mutikoak errespetuz tratatu nahi duelako baztertzaile izandakoa ere.
Laburturiko kontakizunaz gain, testuan koloretan nabarmentze dira hainbat hitz gerora heldu batek haurrekin emozioak lantzeko, eta galderak proposatzen zaizkie haurrei bai liburuan zehar bai amaieran jolas gisa.