Izenburua: Herri inauteriak- Haurrentzako ipuinak
Idazlea: Bakarne Atxukarro, Izaskun Zubialde
Ilustratzailea: Aitziber Alonso Pikabea
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2023
Bilduma: TXO!
Orri kopurua: 48
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Herri inauterietako pertsonaiak oinarri hartuta sortutako kontakizun bilduma da. Nafarroako herri ezberdinetan kokatzen gaitu, bertako inauterietako pertsonaiak protagonista direlarik. Inauteria, naturaren esnatzearekin lotzen duen ikuspegiaren inguruan eraikiak daude istorioak.
Egun bizirik dauden herri inauterietako pertsonaien jatorria eta esanahia azaltzen dituzte.
Ipuin gehienak lehenaldian kontatzen dira, pertsonaien sorrera azalduz (Ikazkina, Damak, Hartza, Joaldunak, Mari trapu, Zakuzaharra). Bi ordea, gaur egun kokatuta daude: Momotxorroak, eta Zipotero eta kapiroteak. Hauetan, gaur egungo inauterietan pertsonai horien presentzia nolakoa den azaltzen da, haur baten ikuspegitik.
Ipuinak idazteko garaian, egungo pentsaera edo balioak kontutan hartuak izan direla ikusten da; genero ikuspegia (Damak), herrien arteko errespetua eta kulturartekotasuna (Hartza, Zipotero eta Kapiroteak).
Ilustrazioei dagokienez, presentzia handia duten arren, ez dira kontakizuna ulertzeko ezinbesteko. Dena den, ilustrazioek asko laguntzen dute pertsonaiak nolakoak diren ulertzen. Baita irakurlearengan tentsioa, umorea eta bestelako sentimenduak sortzen.
Kolore biziko ilustrazioak dira, zenbaitetan orri osoa hartzen dutenak.