Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hatz txiki aurkakoak

Idazlea: Claire Zucchelli-Romer

Ilustratzailea: Claire Zucchelli-Romer

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 24

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Aurkakoak eta motrizitate fina lantzeko jolas liburua da. Motrizitate finaren lanketara bideratutako formatu txikia du, kartoi lodiko orrialde trokelatuak, zuria, berdea eta fuksia konbinatuz sortuak. Ezkerreko orrialdeek atzealde zuria dute eta letra berdeak, eta eskuinekoek alderantziz, atzealde berdea eta letra zuriak. Azala eta kontrazala, babesorriak eta trokelen bat fuksiak dira.

Lehenengo orrialde bikotzean liburuaren dinamika aurkezten da: ondoren hogei orrialdeetan zehar hatz bat ezkerraldeko trokeletan pausatu behar da, eta bestea eskuinaldekoetan; jolasa aginduei jarraituz sortzen da. Hatzek oinarrizko forma borobil eta lerro zuzenak eta kurbatuak zeharkatuko dituzte eta beti ere, hatz batek egiten duenaren aurkakoa egingo du besteak, elkarrekin lehiatuz. Aginduak heldu batek irakurri beharko ditu, baina, intuizioz ere, agindua irakurri gabe ere, zer egin erraz asma daiteke.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika berrian


Hatz txiki aurkakoak