Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Hartz Arre, Hartz Arre, zer ikusmira?

Idazlea: Bill Martin Jr.

Ilustratzailea: Eric Carle

Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Bilduma: Amets egiteko liburuak

Orri kopurua: 28

Adina: 2tik gora


Laburpena:

Kartoi gogorreko liburu txikia da. Nozioak ikasteko liburua da, animaliak eta koloreak zehazki. Tonua jolastia.

Ilustrazioek bi orrialdeak hartzen dituzte eta kolore bizi eta dirdiratsuz eginak daude, nahiz eta ez izan animalia horiei dagokien kolorea beti, zaldi urdinarena kasu. Eta bat izan ezik, hondo zuriaren gainean eginda daude irudiak, besterik ez, sinple eta garbi ikus daitezen.

Eric Carlek Collage deritzon teknika erabili du. Hau da, aldez aurretik margo akrilikoekin margotu eta estanpatutako paperak moztu eta (berr)erabiltzen ditu ilustrazioak egiteko.

Bi-orriko bakoitzean errepikatzen den testu egituraren bidez haurra jolastera gonbidatzen da. Aurrean dugun animaliaren izena eta kolorea aipatuz, hurrengo orrian zer dagoen begiratzera gonbidatzen gaitu testuak, zer datorkigun aurreratuz. Hau da, ezkerreko orrian, aurrean dugun animaliari zuzendutako galdera bat dugu. Zeri begira dagoen galdetzen diogu, bide batez bera nolakoa den adierazten dugularik. Eta horrela eskuineko orrialdean animaliak zer ikusten duen esango digu, hurrengo orrialdera pasatzeko gonbidapena eginez. Egitura errepikatua eta istorio biribila.


Hartz Arre, Hartz Arre, zer ikusmira?