Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gorri ez dago haserre, urdin ez dago triste

Idazlea: Alicia Acosta eta Luis Amavisca

Ilustratzailea: Anuska Allepuz

Itzultzailea: Maialen Mujika

Argitaletxea: Nubeocho

Urtea: 2023

Bilduma: SomosOcho

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek hautsi nahi du kolorea eta aldartea identifikatzeko joera. Koloreen bidezko adierazpen-askatasuna da gaia, emozio edo aldarte bati lotuta egon beharrik gabe. Istorio honen tonua alaia da, eta tarteka haserrealdiak agertzen badira ere, oso era sotilean egiten dute.

Narrazioa basoan gertatzen da. Han, Azeria, urdinez jantzita, Oreina, Urtxintxa eta Hartzarengana hurbiltzen da, eta azken hiru hauek bere jertsearen koloreagatik triste ote dagoen galdetzen diote. Azeriak hori ukatzean, une oro sentitzen dituen emozioen arabera, kolore desberdinetako arropaz aldatzen hasiko zaizkio. Kolore eta arropa zoramen horren erdian, Azeria haserretu egiten da eta ederrena kolore guztiez inolako aurreiritzirik gabe gozatzea dela azaltzen die. Azeriaren argudioak entzutean, denak ados jartzen dira, baina koloretako txori bat adar batean pausatzen da, eta lau lagunek elkarri galdetzen diote nola sentitzen ari den txoria honen aurpegi arraroa ikustean. Bat-batean, denak zur eta lur uzten ditu, azeriaren buru gainean kaka egiten baitu, eta lau lagunak barrez lehertzen dira, txoria hegan urruntzen den bitartean.

Ilustrazioek testua aberastu eta osatu ere egiten dute. Pisu handia dute. Koloretsuak dira, zertzelada handiak eta azkarrak sortuta, koloretako arkatzak edo pastel teknika erabilita. Testura ezberdinak eta erakargarriak aurkitu daitezke.


Gorri ez dago haserre, urdin ez dago triste