Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gorputz guztiak dira ederrak

Idazlea: Beth Cox

Ilustratzailea: Samantha Meredith

Itzultzailea: Maddalen Arzallus Antia

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 36

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburu honek, gure gorputzari buruzko informazioa ematen digu, modu antolatu eta erakargarrian. Esan daiteke liburu honen helburua inklusioa hedatzea dela, gorputz desberdinen onarpena eta balioespena aldarrikatuz.

Liburua 3 atal nagusitan banatuta dago eta horietako bakoitza hainbat azpi-ataletan.

Lehen atalean, “Zientzia” izenekoan, gorputzak nola sortzen diren azaltzen da; atomoak, DNA, geneak, zigotoa, enbrioia, kromosomak edo haurren etiketak bezalako kontzeptuak azaltzen dira. Atal honen bukaeran, sexua (maskulinoa, femeninoa eta intersexuala) eta generoa (neska, mutil eta ez-binarioa) azaltzen ditu, modu erraz eta argian.

Bigarren atalak, “Gizartea” izenekoak, inguruneak nola moldatzen gaituen eta estereotipoak zer diren azaltzen du, ondoren diskriminazioaz eta genero-identitateaz hitz egiteko.

Hirugarren eta azken atalak “Zer egin dezakezu” du izena, eta norbere gorputzarekin ongi sentitzeko gomendioak ematen ditu.

Bukatzeko, azken orrialdeetan, glosarioa eskaintzen da.

Informazioa irudi koloretsuez lagunduta doa eta testuak dioena ulertzeko lagungarriak dira. Testuak modu desberdinetan antolatuta daude (koloretako laukietan sartuta, bunbuiloetan, letra mota desberdinekin…).


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Gorputz guztiak dira ederrak