Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gora gure alkate jakintsua!

Idazlea: Txabi Arnal Gil eta Edu Zelaieta Anta

Ilustratzailea: Belatz

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2023

Bilduma: Kuku, 64

Orri kopurua: 50

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Umorezko ipuina da, absurdoa ardatz, egitura zirkularreko kontaketa eskaintzen duena. Irriaren bidez, baina, kritika soziala plazaratzen da bi ardatzetan: batetik, berehalakotasun grinak eragiten dituen kalteez, batik bat naturan eta gizartean; bigarrenik, indibidualismoak eta kontzientzia sozial ezak ekartzen dituen kalteez.

Hiriaren alde dena emateko prest dagoen alkate bat agertzen zaigu. Hiritarrek itzal gehiago eskatzen diote lehenik, uda iristean bero itogarrian gaizki ez pasatzeko. Aholkulariekin bildu ondoren, alkateak hiritarren eskariari erantzuna ematen dio: fruta-arbolak landatzea, itzalaz gain frutak ere eman ditzaten. Eta bide batez hiritarrei auzolanean aritzea proposatzen die alkateak, baina hauek kanpoko langileak horretarako daudela eta beraiek ez dituztela eskuak zikinduko erantzungo diote. Tamalez, erabilitako ongarri super eraginkorrak gehiegizko fruta soberakina sortzen du. Soluzioa arazo bihurturik, afera bideratzen ahalegintzen da alkatea, baina, behin eta berriz, irtenbideak arazo bilakatzen dira. Soluzio horietan, Karibeko tximinoak, Patagoniako puma gorriak edota Pizitia Arazoetarako Brigada Berezia aurkituko ditugu.

Ilustrazioek istorioa ondo ulertzen ari garela baieztatzen laguntzen dute, eta ondorioz, testuarekin bat datoz. Era berean unean uneko arreta-guneak eta emozioak adierazten dituzte. Kolore biziak erabiltzen dira, eta karikatura erakoak dira.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Gora gure alkate jakintsua!