Izenburua: Goazen etxera, tigre txiki
Idazlea: Carolina Búzio
Ilustratzailea: Carolina Búzio
Itzultzailea: Bakun S.L.
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Bilduma: Goazen etxera
Orri kopurua: 8
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Kartoi gogorreko formatuan, oihaneko 4 animaliren natur ingurunearen oinarrizko hiztegia erakusten digu liburua honek: tigre txiki, loro txiki, elefante txiki eta krokodilo txiki. Orrialde bikoitzetan antolatuta, ezkerraldeko orrialdean natura elementuak eta animalien irudia eta izena letra larriz idatzita agertzen dira, hiztegi txartelak izango balira bezala. Eskuineko orrialdean, trokelatutako bide batetik doan fitxa mugituz irakurleak animalia txikiei etxeraino iristen lagundu behar die. Liburua heldu baten laguntzaz irakurriz gero, umeak hizkuntza praktikatu eta aberasteko aukera izango du: liburuak narrazio idatzirik ez duen arren, ume txikiak behatzez fitxak mugitu eta bidean aurkitutakoak (aurreko orrialdean ikasi dituenak) eta gertatutakoak asmatu edo kontatu baititzake.
Ezkerraldeko irudiak tamaina handikoak eta garbiak dira eta irakurleari horiek izendatzea eskatzen zaio. Eskuinaldean, elementu horiek tamaina txikiagoan eta beste hainbat elementuen artean aurkezten dira, orrialde horretan irakurleari arreta mantentzea eta pieza mugitzeko motrizitate fina trebatzea eskatzen zaio.