Izenburua: Giza gorputza
Idazlea: Joëlle Jolivet
Ilustratzailea: Joëlle Jolivet
Itzultzailea: Aintzane Atela
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Orri kopurua: 20
Adina: 10tik gora
Laburpena:
Giza gorputza deskribatzen duen anatomia liburu irudiduna da.
Formatu bertikal handikoa (43 x 26 cm), giza gorputzaren organoak zehaztasun handiz irudikatzen dira. Lehenengo orrialdean zerrendatzen dira: 1) Giharrak, zainak eta arteriak; 2) Organoak: emakumearen gorputzaren aurrealdea; 3) Organoak: gizonaren gorputza, albotik; 4) Odol sistema, arnas-aparatua, iraitz-aparatua; 5) Liseriketa sistema; 6) Begia, belarria, garuna, burua; 7) Hezurdura, azala, giharra, eskua, oina; 8) Emakumearen organo genitalak; 9) Gizonaren organo genitalak; 10) Haurdunaldia.
Anatomia liburu bat izanik, irudiak anatomia nomenklaturaz jantzita daude (atal txiki bakoitzaren izena zehaztuz). Bestalde, azalpen testu laburrak eta jakingarriak gaineratzen dira.
Irudietako askok manipulatzeko azal hegalak dituzte, gorputzeko geruza desberdinek gordetzen dutena ikusi ahal izateko (giharrak, hezurrak, nerbioak, organoak…). Azal-hegal hauetako batzuk, alde bietatik ilustraturik daude; beste batzuek, aldiz, azalpen testu txikiren bat gordetzen dute. Tamainari dagokionez ere, azal-hegal batzuk irekitzean, liburuaren azaleratik kanpo ateratzen dira, ilustrazioek dimentsio handia hartzen dutelarik. Haurdunaldiaren atalean, adibidez, azal-hegalek fetuaren garapena irudikatzen dute.
Ilustrazioak linograbatuz eginak dirudite. Kontrastea eragiten duten koloreak erabili dira, irudien zehaztasun txikiak bereizten laguntzen dutenak.
Liburuaren edukia Fran J. Valderrama-Canales Doktoreak (Madrigo Unibertsitate Konplutentseko Anatomia eta Enbriologia saileko irakaslea), berrikusi du.