Izenburua: Gehitxo
Idazlea: Olivier Tallec
Ilustratzailea: Olivier Tallec
Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2023
Orri kopurua: 36
Adina: 16tik gora
Laburpena:
Umorez kontatutako istorioak laguntasuna eta harremanetako konpromisoa ditu hizketagai, natura eta oreka izan daiteke azpigaia, baina gai nagusi bezala gure barruko barne gatazkak aipatu beharko genituzke. Egin behar dena eta egiten bukatzen duenaren arteko gatazka, hain zuzen ere.
Tonua, bai testuena, bai ilustrazioena arina eta ironikoa da, oso egokia kontatzen denarekin baita nola egiten den ere.
Katagorria adar batean agertzen da lo, bere buruari zuhaitzak zein ahulak diren eta zenbat zaindu behar diren esaten dion bitartean. Honengatik goxo-goxo hitz egiten dio zuhaitzari, lagunei bezala. Zaintza elkarrekikoa dela argitzen dio gure lagunak eta horregatik pinaburua kobratzen du eskersari moduan… Pinaburu bat, bi, hiru…buruari mila buelta emanez bere burua zuritzearren, fruitu guztiak bukatu arte. Adarretako orratz xamur eta goxoekin jarraitzen du, beti ere zuhaitzak ahulak eta zaindu beharrekoak direla bere buruari ohartaraziz. Zuhaitza erabat biluztuta, adarrei txanda heltzen zaie eta berriro ere batetik hasita denak hartzen ditu gure protagonistak, duen barne gatazka islatzen duen bitartean. Sustraiak ere gustuko ditu eta oraingoan ez digu bere burutaziorik ikusarazten, denak jango dituela begi bistakoa delako. Azkenik, katagorria gizakiek ikusten dute, eta beragatik entzuten du zuhaitzagatik behin eta berriro errepikatu duena, hau da, zein ahulak diren katagorriak eta zenbat zaindu behar diren. Azken eszenak, biziena akaso, katagorria lasterka erakusten digu, zaindu nahi duten umeengandik ihesi.
Album ilustratu honetan ezinbesteko elementuak dira ilustrazioak. Istorioaren kontaketaren parte dira, eta egileak idatziz esandako hori hobeto ulertzeko beharrezkoak dira. Liburua ilustrazio gabe irakurtzea zaila litzateke.
Kolore bizikoak direla esan genezake. Eta batez ere, kolore beroak nagusitzen dira liburuan: gorri, laranja edota horiak. Nahiz eta marroiak ere presentzia handia izan.
Azpimarratzekoa da egileak protagonistaren emozio, pentsamendu eta sentsazioak irudi bidez transmititzeko egiten duen ahalegina: horren adierazle dira katagorriaren begiak irudikatzeko hamaika moduak.