Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Gabon eta ondo lo egin!

Idazlea: Esther Van den Berg

Ilustratzailea: Esther Van den Berg

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Lotara joan aurretik irakurtzeko ipuina da. Tamaina handiko album ilustratu honetan lotara joan aurretik egin beharreko urratsak birpasatzen dira.

Marigorri gaueko lo-begiraleak hoteleko intsektuen logelako ateak jotzen ditu, banan banan. Intsektu bakoitzaren bisitak lau orrialde hartzen ditu liburuan, eta bisita bakoitzean antzeko urratsak jarraitzen ditu Marigorrik: Kaixo, Marigorri naiz, Zertan ari zara? galdetzen die intsektuei atea jo ostean; jarraian, intsektua egiten ari den gauza bera egiten du berak ere; eta Gabon, eta ondo lo egin! esanda agurtzen ditu denak.

Bukaerako ezustekoak (rolak aldatzen dira eta intsektuak dira Marigorrirengana joaten direnak gabon-muxua ematera) egitura borobiltzen du.

Azkenik, ilustrazioak detailez josita daude, beste hainbat irakurketa egiteko aukera ematen dutenak. Bide batez, amaierako babes-orrietan jolas bat ere badago.

Testu-masa txikia da eta egitura errepikakorra nabaria. Ilustrazioek (orrialde bikoitzekoak gehienetan) orrialde osoak betetzen dituzte. Tonu goxoa nabarmena da.


Gabon eta ondo lo egin!