Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Formak

Idazlea: Isabelle Jacqué

Ilustratzailea: Isabelle Jacqué

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Bilduma: Oinarrizko kontzeptuak

Orri kopurua: 16

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburu honen gaia forma geometrikoak dira. Zehazki, karratua, laukizuzena, zirkulua, obaloa, triangelua, erronboa, hexagonoa eta oktogonoa aipatzen dira, eta baita izarra eta bihotza objektuen irudi ikonikoak ere. Azken bi orrialdeetan aurrez aipatutako forma guztien errepasoa egiten da. Kontzeptu bakoitza hiru modutara adierazita dago: idatziz, adierazpen grafiko sinple batez eta ilustrazioz. Ilustrazio bakoitza, gainera, idatziz ere adierazita dago haren ondoan.

Hondo zuriaren gainean egindako ilustrazioek eta testuak orrialdeak betetzen dituzte eta bi orrialdero galdera edo erronka bat luzatzen zaio irakurleari.


Formak